Udazkena

Scrapa sare sozialetan segitzeak badu bere alderdi txarra: kontsumismoa. Iraila iritsi bezala halloweeneko produktu eta lanez betetzen dute sarea, egun hau pasatu eta bi hilabetez eguberriekin bonbardeatzen gaituzte, eta gero zer?? San Valentin… bai, hilabete pasatxo bihotzak eta tontakeriak irentsiz! Oraingoan, egiazki nazkatu naiz! Irakurtzen jarraitu

Iñaki

Urtea ezin hobeki hasteko, Helenak ikastaro bat egiteko aukera eman digu, oraingoan Zugarramurdin bertan. Beti bezala, ikastarorako aukeratu duen lana, izenburuak dioen bezala ederra! Hemen ikusi dezakezue Helenaren lana. Hau inspirazio bezala harturik, nik segidan jakin nuen anaiaren argazkiekin egingo nuela, eta ahal bazen aitaren bertsoren batekin, eta bertsoa hondar momentukoa izan arren, lortu nuen. Irakurtzen jarraitu

Amaia eta Migeltxo

Duela hilabete pare bat, nirekin harremanetan jarri ziren, bikote honi opari bat egiteko, argazki aunitzik ez zituztenez, kuadro bat egitea proposatu nien, gauz bat dela, eta bertzea dela, azkenean bi kuadro atera dira, batetik despedida eguneko kuadrilaren argazkiarena, eta bertzetik, egun bereko bikotearen argazki polit batena. Kolorea? urdina erran zidaten, eta ez nuen paper urdinik!! eta astirik ez zerbaitere erosteko, beraz, tintak eta apaingarri urdinak erabili ditut, eta paper turkesak. Kuadroak elkarren ondoan jartzeko direnez, bietan estilo eta elementuak mantendu ditut. Atzo eman zioten bikoteari oparia, eta batek baino erranda, aunitz gustatu zaie, bai bikoteei, bai kuadrilari eta baita gainontzeko gonbidatuei, beraz, helburua ongi bete dut! Ea zuei gustatzen zaitzuen!

Irakurtzen jarraitu

Aunitz urtez Vir!

Gaur, Arraiozko (edo Zigako?) neskatiko pollitenak 29 urte bete ditu, AUNITZ URTEZ!!!

Donostiako ikastaldian, materiala merke merke erosi nion Karineri, eta probatzeko irrikitan nengoenez, postal hau egin nion Virginiari. Gainera ederki merezia du, beti ematen bait nauzki etxean baztertuta aurkitzen dituen kaxak, poltsak, orriak, aixturrek… hori gutxi balitz, enkargu bat egin zidan, eta beti ditu solas ederrak nere lanendako.

Postalean ageri den bertsoa Elisari enkargatu nion, eta pentsatzen dut aunitz gustatuko zaiola, “¿Qué te pasa? ¿Chiquillo qué te pasa?” doinuarekin kantatzeko delako eta Virginiari rantxerak aunitz gustatzen zaizkiolako, beraz eskermile Elisa zure bertso pollit honengatik!

Irakurtzen jarraitu

Terceira – Açores

Hilabete honetan, ikastaldi bikainaz gozatu genuen Donostin, Karine Cacenave artistaren eskutik. Eguna bikaina izan zen, material polita banatu zigun, azalpenak eman zizkigun, eta hor hasi ginen bakoitza bere txokoan lan eta lan, baina noski, ez genuen akitu, nik sorik, hasi bertzerik ez nuen egin, eta gero, etxean akitu dut. Tapa egin genuen, baino ni ez nintzen batere kontent gelditu nire emaitzarekin, eta berria egin dut, saiatu naiz esentzia mantentzen.

Irakurtzen jarraitu

Landak bizikletaz

Paper artean ibiltzeko irrikitan nindagon, eta hurrengo proiektua hasteko, lehendabiziko galderari erantzun beharra nion; norentzat? Ba neretzat! Beti bertzeetan pentsatzen eta zergaitik ez nere buruari zerbait oparitu?? Hau argi ikusita, gaia aukeratzen ez nuen astirik galdu, iazko bidai berexi hau etorri zitzaiten berehala burura, argazkiak prestatu, orriak aukeratu, eta estilo garbian ibili naiz (bai, ez ditut eskuak tintaz zikindu oraingo honetan).

Irakurtzen jarraitu

Bizitzako gauzarik ederrenak dohainik dira

Oraingoan honetan, album hau, nere eskrapak eta ez eskrapak hurbilen bizi dituen pertsonarentzat izan da, Xabierrentzat. Album honen ideia, sare sozialetan behin ikusi nuen irudi batetik hartu nuen, aunitz gustatu zitzaiten eta badaezpada altxatu nuen. Data hurbildu ahala, argazki bilketarekin hasi nintzen, gero sailkapen bat egin, inprimitu, eta bi astez hor egon naiz atsalde eta atse burubelarri ahalik eta lan txukunena egin nahian. Irakurtzen jarraitu